Buztinezko taulatxo

Akkadiako Rimush erregearen garaipenak, K.a.2270. urtean.

Buztinezko taulatxoak idazteko euskarriak izan ziren, K. a. 5500. urtetik aurrera erabiliak. Tartariako taulatxoak (Vinča kultura) ezagutzen diren zaharrenak dira. Espezialista askoren ustetan hauek izango lirateke idazteko metodo zaharrenak. Dena dela, gai polemikoa da oraindik orain. Garbi dago, bestetik, sumertar zibilizazioan helburu horrekin erabili zirela eta sumertarrek hainbat mendez iraungo zuen tradizioa ireki zutela. Taulatxo horiek, sumertar kulturan hasita, Mesopotamian, zibilizazio Hititan, Zibilizazio minoikoan eta Mizenastar zibilizazioan erabili ziren. Dena dela, Zibilizazio minoikoan eta Mizenastar zibilizazioan kontabilitatea eramateko erabili ziren bakarrik.[1]

  1. http://www.ancient.eu/cuneiform/

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search